-
BARAKALDO
Bertsolaria Puntuak Maialen Lujanbio 1630,75 Amets Arzallus 1582 Jon Maia 1060 Andoni Egaña 1058 Unai Iturriaga 1046,25 Sustrai Colina 1037,5 Aitor Mendiluze 1009,25 Aitor Sarriegi 983,75 -
Txapelketa Nagusiko DVD bikoitza kioskoetan
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bertsoak DVD bikoitzean jaso ditu Bertsozale Elkarteak eta gabon jaietan salgai izango da kioskoetan. Salneurria 12 eurokoa da eta Berria egunkariarekin batera erosi ahal izango da.
Final-laurden, finalaurreko eta finaleko bertsoen hautaketa batzen du DVD bikoitzak.
Gabon oporretan, errege ostera arte, Berriaren eskutik banatuko da DVD bikoitza. Urtarriletik aurrera, berriz, Lanku Bertso Zerbitzuak bere ekoizpen lanak banatzeko Euskal Herrian zehar dituen liburudendetan. Dena dela, www.lanku.com webgunean ere eskariak jasoko dira.
Maialen Lujanbio urteko azken Hitzetik Hortzeran
Zinema pantaila baten aurrean, finaleko unerik ederrenak elkarrekin berrikusiz, elkarrizketatuko dute txapelduna
Abenduaren 13a ez dute inoiz ahaztuko ez Maialen Lujanbiok ezta BECen bildu ziren 14.500 zaleek ere. Egun hunkigarria izan zen eta txapeldunak nola bizi izan zuen jakingo dugu asteon. Finalean bizitakoaz, bere ibilbideaz eta bertsogintzaz gogoetak konpartitu ditu Lujanbiok ‘HH’ko erredaktoreekin. Elkarrizketa mamitsua eta sentitua eskaini die txapeldunak eta ohikoa baino iraupen luzeagoa izango du urteko azken programa honek.
Lujanbiok BECeko handitasuna oholtza gainetik neurtu zuen igandean eta elkarrizketara arte ez zuen bertan grabatutako irudirik ikusteko paradarik izan. Aurrenekoz zalearen lekuan jarrita ikusi ditu finaleko irudiak izan ere Villabonako Gurea antzokian egin diote elkarrizketa eta domekan bertsozaleei bildutako iritziak eta bertsoaldi apartekoenak tartekatuz gogoratuko dute saioa, eta eguna, nola joan zen.
Aurtengo txapelketari ginga Hitzetik Hortzeran. Telebistaz ostegunean 22:00etan ETB3n eta larunbatean 13:00etan ETB1en. Eta noiznahi www.eitb.com-en.
Txapelketaren finalari buruzko saio berezia eskainiko dute ETB2an
Abenduaren 13an BEC-en egin zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalari buruzko saio berezia emango du ETB2k ostiral honetan, gauez, eta igande goizez.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Digitalak ekoitztetxeak elkarrekin ekoiztu dute ordu t’erdiko saioa. Finalean zuzeneko grabaketa egin zen, Xabi Paia bertsolariaren zuzendaritzapean. Aurkezle lanetan, Anne Igartiburuk jardun zuen eta aditu bezala Jon Sarasua eta Jon Martin bertsolariak.
Ordu t’erdiko saioan, Txapelketa Nagusiaren finalari errepasoa egingo diote erdaldun jendeari bertsoa eta bertsolaritza ulertzeko azalpenak emanda. Horretarako, Xabi Paiak bertso batzuen itzulpena ere egin du.
Adituen azalpenez gain, bertsozale ezagunen iritziak eta sentsazioak ere jaso dira; besteak beste, Pedro Migel Etxenike zientzilaria, Karlos Argiñano sukaldaria, Unai Elorriaga idazlea, Amaia Zubiria abeslaria eta Arantza Urretabizkaia idazlea.
Emisio egun eta orduak:
- Abenduak 18, ostirala, gaueko 23:55etan
- Abenduak 20, igandea, goizeko 10:45etan.
Bertsoplaza.tv-en dituzue finaleko bertsoaldi onenak
Joxe Agirrek Maialen Lujanbiori txapela jarri zion uneko irudiak ikus ditzakezue hemen; baita Joxe Agirrek abestutako bertsoak entzun ere. Finaleko gainontzeko bertsoaldi onenak www.bertsoplaza.tv-en ikusi eta entzun ditzakezue.










Mintzola Etxea
“Bertso ezkutua” lehiaketako irabazleak
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean banatu genuen aldizkarian “bertso ezkutua” lehiaketatxoa atondu genuen. Bertsoa falta zitzaizkion bokalak jarrita osotu behar zen eta nork botatakoa zen asmatu.
Bertsoa honako hau zen:
Eskerrik asko bertsozaleok
goxoki eta apalki
nahiz ta txapela ta sari hauek
beti zerbait erabaki
bertsolaritzak denok nahi dugun
bidea badaramaki
hemen falta den Amurizak behin
esan zuen hain ederki:
“Herri bat ez da sekula hiltzen
kantatzen baldin badaki”.
Bertso hau Jokin Sorozabalek 1989ko txapelketan botatakoa da, finalean, lehenengoz parte hartu zutenen artean lehen sailkatuari emandako saria jasotzean.
Bertsoa asmatu dutenen artean zozketa egin eta hona hemen etxean Txapelketa Nagusiko DVD bikoitza jasoko dutenen zerrenda: