Udazkenean egingo den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpena Bilbon egingo da irailaren 16an. Ekitaldia goizeko 11etan hasiko da eta Euskaltzaindiaren egoitzan izango da.
Aurkezpenean Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakariak eta Xabino San Sebastian Txapelketa Nagusiaren arduradunak parte hartuko dute. Txapelketa Nagusiaren babesleen ordezkariak ere ekitaldian izango dira: Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Kutxa, Caja Vital Kutxa eta Euskaltel.
Aurkezpena on-line jarraitzeko aukera izango da live-streaming sistemari esker. Txapelketako partaide, saio, sarrera salmenta eta nobedadeen berri emango dute antolatzaileek.










Mintzola Etxea
One Comment
Zer komentatu daiteke albiste honen harira?
Itzela izango litzake, etxetik, prentsaurrekoa jarraitzea, ezta?