Hendaian jokatu da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetako laugarren saioa eta bertan 704 punturekin azaroaren 22an Iruñean jokatuko den finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Amets Arzallus hendaiarrak.
Beltzenia pilotalekua jendez gainezka zegoela aritu dira bertsolariak lanean, 1600 bat bertsozale gerturatu baitira gaurko saioa ikustera.
Bertsozale Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Zuberoako, Lapurdiko zein Nafarroa Behereako bertso eskolei eta Hendaiako Herriko Etxeari saioaren antolakuntzan eskainitako laguntzarengatik.
Bigarren itzulia
Datorren asteburuan hasiko da finalaurrekoetako bigarren itzulia. Hiru saio izango dira guztira Gernikan, Iruñean eta Donostian. Lehenengo eta bigarren itzuliko puntuazioak batuta, finalean Andoni Egañarekin batera abestuko duten zazpi bertsolariak zeintzuk diren jakingo dugu.
Webgune honetako “Sailkapena” atalean duzue bigarren itzuliko saioei buruzko informazioa.
Amets Arzallusek batu ditu puntu gehien Hendaiako finalaurrekoan