• Hemen zaude: Hasiera » Bloga » Bertsohip lehiaketa bihar hasiko da

Bertsohip lehiaketa bihar hasiko da

Bertsozale Elkarteak eta Gaztea irratiak elkarrekin egingo dugun Bertsohip lehiaketa bihar hasiko da. Goizeko Dida saioan egingo da, 8etatik aurrera.. Edurne Garmendia, Joseina Etxeberria eta Jon Gotzonekin batera, Imanol Epelde bertsozalea izango da esatari lanetan.

bertso-hip_banner

Neurri txikiko bi kopla kantatu behar dira hip-hop doinu baten gainean. Grabatu eta bertsohip@gmail.com helbide elektronikora bidali daiteke aurrez. Bigarren aukera bat, erantzungailu automatiko baten koplak grabatzea da (943 01 22 50). Eta azken aukera: zuzenean kantatzea zuzenekora deituta. Hip-hop doinuak www.gaztea.com helbidean dituzue zintzilik.

Asteazkenero aukeratuko dira irabazleak eta abenduaren 9an sari nagusia banatuko da: Euskaltelek emeandako telefono mugikorra, finalerako sarrerak eta txapelketako kamiseta. Gainontzeko partaideek ere eskuratu ditzake sariren bat.

Informazio gehiago, hemen.

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037,5
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa