• Hemen zaude: Hasiera » Bloga » Jone Uriak lortu du finalaurrekoetarako txartela

Jone Uriak lortu du finalaurrekoetarako txartela

Zestoan jokatu da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen final laurdena eta bertan 661,5 punturekin finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Jone Uria algortarrak.

Gurutzeaga Pilotalekua jendez gainezka zela aritu dira gaur sei bertsolariak Zestoan, 750 bat lagun bildu dira bertan eta adi adi jarraitu dute bertsolarien jarduna gaur larunbata Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan jokatu den lehen final laurdenean.

Uztapide zenaren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatu asmoz abiatu da 2009. urteko Bertsolari Txapelketa Nagusia Zestoako Uztapide plazan eta omenaldi gisa Uztapideren bertso honekin eman zaio hasiera:

joneuriaweb

Jaunari eskerrak etorri gera
eta umore onian
isiltzen ez naiz oso erreza
ni horrela nagonian
Gaur’e gaztiak alferkeritan
eta aitona lanian
Lehendabiziko agurra hau da
Bertsolai danan izenian.

Saioko bertsoaldien puntuazioa  webguneko saioak atalean aurkitu duzu.

Datorren asteburuan bi saio izango dira: urriaren 10ean Leitzan eta 11n Bilbon.  Jada salgai daude http://www.bertsosarrerak.eu atarian Leitzako eta Bilboko final laurdenetarako sarrerak. Baita BEC-en abenduaren 13an izango den finalerako sarrerak ere.

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037,5
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa