Pasa den astetik www.bertsosarrerak.eu web gunean daude salgai asteburuko bi saioetarako sarrerak. Leitzako edo Bilboko leihatilan ilaran egon beharrik ez izateko, aurrez sarrera erosteko aukera eman nahi die Bertsozale Elkarteak Txapelketa entzutera animatzen direnei.
Larunbatean izango da asteburuko lehen hitzordua. 900 lagun inguru sartzen dira Leitzako Udal Kiroldegian, Zestoan baino 150 gehiago. Arratsaldeko lauretan zabalduko da txarteldegia eta ordu erdi geroago pilotalekuko ateak. Bostak eta erdietan emango saio hasiera saioari. Gogoratu Xabier Sukia, Ainhoa Agirreazaldegi, Etxahun lekue, Iñigo Olaetxea, Iñigo Manzisidor Mantxi eta Ibon Ajuria izango direla kantuan, Fernando Anbustegi gidari dutela.
Igandean Arriagak hartuko ditu bertsolariak eta bertsozaleak. Saio berezia izango da, baita sarrerei dagokionez ere. www.bertsosarrerak.eu web guneaz gain, Arriagako web orrian eta txarteldegian ere salgai daude sarrerak.
Aretora gerturatu aurretik, ordea, sarrera balidatu beharko da antolakuntzak atarian prestatuko duen gunean. Saiora aurrez gerturatzea eskatzen zaie bertsozaleei, atarian atzerapenik eta ilararik sortu ez dadin. 1100 bertsozale inguru sartzen dira antzokian eta desiratzen daude bertsozaleak seikotea kantuan entzuteko: Maddalen Arzallus, Jexux Mari Irazu, Julio Soto, Iñaki Zelaia, Amaia Agirre eta Asier Otamendi arituko dira Maite Berriozabalen aginduetara.
Leitzako eta Bilboko saioko sarrerak salgai