Bergaran jokatu da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetako lehen saioa eta bertan 708,5 punturekin azaroaren 29an Donostian jokatuko den finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Maialen Lujanbio hernaniarrak.
Hotzak eta euriak ez dute zaleen gogoa zapuztu eta 1550 bertsozalek jarraitu ahal izan dute zuzenean gaurko protagonisten jarduna. Tamalez hainbat lagun geratu da saioa ikustera sartu ezinik.
Bertsozale Elkarteak ahalik eta bertsozale gehienei eskaini nahi izan die gaurkoan ere saioa zuzenean ikusteko aukera baina ez da nahikoa izan. Beraz, antolakuntzatik barkamena eskatu nahi diegu Bergarara saioa ikustera gerturatu eta sartu ezinik geratu diren zaletu guztiei.
Saioaren antolakuntzan Bergarako herriaren laguntza paregabea izan du antolakuntzak eta eskerrak eman nahi dizkiegu Bergarako Bertso Eskolako kideei eta Bergarako Udalari.
Maialen Lujanbio nagusitu da Bergarako finalaurrekoan