• Hemen zaude: Hasiera » Bloga » Miren Amuriza nagusitu da Laudioko azken final laurdenean

Miren Amuriza nagusitu da Laudioko azken final laurdenean

dsc_4986

Laudion jokatu da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiaren seigarren eta azken final laurdena eta bertan 655,5 punturekin azaroaren 8an Gasteizen jokatuko den finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Miren Amuriza berriztarrak.

Saio polita eskaini dute protagonistek eta Granja kiroldegian batutako 800 bertsozalek ederki gozatu dute bertsolarien etorriarekin.

 Final laurdenetako azken saioa izanik ikusmira handia zegoen gaur gertatuko zenaren harira; Laudion erabaki baita finalaurrekoetan parte hartuko dutenen zerrenda.

 Antolakuntzak eskerrak luzatu nahi dizkie Laudioko eta Amurrioko bertso eskoletako kideei zein Laudioko Udalari saioaren antolakuntzan eskainitako laguntzarengatik. Beraiek izan dira saioaren amaieran bertsolariei oroigarriak banatu dizkietenak, bertso eskolen izenean Julen Eizagirrek eta Laudioko Udalaren izenean Jon Karla Menoyo Alkateak eta Izaskun Miñano Euskara Zinegotzia izan dira.

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037,5
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa