Pasa den astetik www.bertsosarrerak.eu web gunean daude salgai asteburuko bi saioetarako sarrerak. Ostegun gauerdira arte eskuratu ahal izango dira, orain artekoetan bezala. Uztaritzeko edo Zarauzko leihatilan ilaran egon beharrik ez izateko, aurrez sarrera erosteko aukera eman nahi die Bertsozale Elkarteak Txapelketa entzutera animatzen direnei.
Ez da txantxetako kartela larunbatekoa. Erika Lagoma, Beñat Gaztelumendi, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes, Unai Muñoa eta Aitor Sarriegi izango dira kantuan. Joana Itzainak aurkeztuko du saioa. 900 lagun inguru sartzen dira Uztaritzeko Kiroletan. Arratsaldeko lauretan zabalduko da txarteldegia eta ordu erdi geroago pilotalekuko ateak. Bostak eta erdietan emango saio hasiera saioari.
Igandean Gipuzkoara egingo du Txapelketa Nagusiak, bigarren aldiz. 1100 bertsozale inguru sar daitezke Aritzbatalde kiroldegian.
Xabier Silveira, Iker Zubeldia, Iratxe Ibarra, Joxe Munduate, Oihane Perea eta Unai Agirre nor baino nor eskenatoki gainean, Saroi Jauregiren aginduetara.
www.bertsosarrerak.eu helbidean asteburuko sarrerak salgai