• Hemen zaude: Hasiera » Bloga » Zortzi finalistak izan dira Txapelketa Nagusiko Finalaren prentsaurrekoan

Zortzi finalistak izan dira Txapelketa Nagusiko Finalaren prentsaurrekoan

Barakaldoko BEC-en egin dute prentsaurrekoa, finala izango den leku berean hain zuzen ere. Iñaki Muruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, finalari buruzko hainbat datu emateaz gain, txapeldunari txapela nork jantziko dion ere esan du. Zortzi finalistak umoretsu agertu dira kazetarien aurrean; eta finalerako egun gutxi batzuk falta diren honetan barruan dituzten sentsazioak kanporatu dituzte Unai Iturriagak, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Jon Maiak, Aitor Mendiluzek, Amets Arzallusek, Sustrai Colinak eta Aitor Sarriegik.

Hemen ikus eta entzun ditzakezue bertsolarien adierazpenak.

Prentsaurrekoko gainontzeko bideoak www.bertsoplaza.tv-en dituzue ikusgai.

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037,5
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa