Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira bertsozale gazteek bertsotarako doaiak probatzeko aukera izango dute Bertsozale Elkartearen eta Gaztea Irratiaren eskutik abian ipiniko den “Bertso Hip” lehiaketan. Azaroaren 18tik abenduaren 9ra bitartean, asteazkenero, Di-da saioan egingo da lehiaketa.
Hip-hop erritmoak hartuta, neurri txikiko bi kopla egin beharko dituzte lehiakideek, gaia librea dela. Gaztearen webgunean (www.gaztea.com) hiru hip-hop musika oinarri eskegiko dira, adibide eta guzti. Musika oinarri horren gainean bi kopla grabatu behar dira edota zuzenean irratira deituta abestu.
Grabazioak bi modutan bidali daitezke lehiaketara: emailez (bertsohip@gmail.com) edota erantzungailu automatikora deituta (943 01 22 50). Kontuan izan baina, minutua bakarrik grabatzen duela erantzungailuak.
Lehiaketa asteazken goizetan izango da: Di-da saioan. Azaroaren 18an, 25ean eta abenduaren 2an, goizeko 8:00etan, Bertsozale Elkarteak aukeratutako bi grabazio entzungo dira, horietako bat aste horretako finalista. Bestetik, baten batek zuzenean koplak kantatu nahi izan ezkero telefonoa ere zabalik izango da.
Asteazkenero aukeratzen den finalista, abenduaren 9an egingo den finalean lehiatuko da beste bi finalistekin. Irabazlea hiru horien artean aukeratuko da. Zuzenean parte hartzen dutenen artetik, berriz, bigarren irabazle bat egongo da.
Sariak:
Irabazlearentzat: sei sarrera BEC-eko finalerako, Euskaltel-ek emandako telefonoa eta Txapelketako kamiseta.
Finalistak: bina sarrera BEC-eko finalerako.
Zuzeneko deietatik irabazlea: bi sarrera finalerako.
Zuzeneko beste bientzat: Txapelketako kamiseta bana.
Gainontzeko partaideen artean zozketaz: Euskaltelen telefonoa, bi sarrera finalerako eta zazpi kamiseta.
“Bertso Hip” lehiaketa
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira bertsozale gazteek bertsotarako doaiak probatzeko aukera izango dute Bertsozale Elkartearen eta Gaztea Irratiaren eskutik abian ipiniko den “Bertso Hip” lehiaketan. Azaroaren 18tik abenduaren 9ra bitartean, asteazkenero, Di-da saioan egingo da lehiaketa.
Hip-hop erritmoak hartuta, neurri txikiko bi kopla egin beharko dituzte lehiakideek, gaia librea dela. Gaztearen webgunean (www.gaztea.com) hiru hip-hop musika oinarri eskegiko dira, adibide eta guzti. Musika oinarri horren gainean bi kopla grabatu behar dira edota zuzenean irratira deituta abestu.
Grabazioak bi modutan bidali daitezke lehiaketara: emailez (bertsohip@gmail.com) edota erantzungailu automatikora deituta (943 01 22 50). Kontuan izan baina, minutua bakarrik grabatzen duela erantzungailuak.
Lehiaketa asteazken goizetan izango da: Di-da saioan. Azaroaren 18an, 25ean eta abenduaren 2an, goizeko 8:00etan, Bertsozale Elkarteak aukeratutako bi grabazio entzungo dira, horietako bat aste horretako finalista. Bestetik, baten batek zuzenean koplak kantatu nahi izan ezkero telefonoa ere zabalik izango da.
Asteazkenero aukeratzen den finalista, abenduaren 9an egingo den finalean lehiatuko da beste bi finalistekin. Irabazlea hiru horien artean aukeratuko da. Zuzenean parte hartzen dutenen artetik, berriz, bigarren irabazle bat egongo da.
Sariak:
Hip-hop erritmoak hemen aurkituko dituzu: