Oraingo bertsolarien baimenaz, Nafarroak inoiz eman duen bertsolaririk onenaren herriak, Manuel Lasarterenak alegia, hartu zuen mendi errusiarraren bigarren goiti-behera-gorakoa. Txapelketako antolakuntzak, bozgorailuetako gehiegizko oiartzunagatik salbu, mereziko luke, bai, txalo zaparrada ederra, herri filosofian oinarritzen den kultur emankizunik handiena hain ongi antolatzen asmatzeagatik. Han aritu ziren Leitzako bertsozaleak lanean jo eta fuego dena prest eta txukun-txukun jartzen. Haiek dira, eta ez argazkietan irribarrez irteten diren agintari, politikari eta gainontzekoak, honen guztiaren benetako eragile eta protagonista.
Zestoako saioaren bezperan “Bihar Jone Uriak irabaziko du” esan nion bertsolari bati. Poztu nintzen Jone lehen aldiz kantatzen entzun nuenetik izan dudan susmoa baieztatu zelako. Leitzako saioaren aurretik “Gaur zarauztarrak onenak” esan nuen. Puntuazioari begira ez zen hala izan, baina.
Ainhoa Agirreazaldegi izan zen onena Leitzako saioan. Bertsotan egitea sorkuntza lan baten aurrean hartzen dugun jarrera gisa ulertuta, daitekeen jarrerarik onena hartu zuelako izan zen onena: Ainhoa izatea erabaki zuelako, hain zuzen. Pozgarria egin zitzaidan oso bertsolari modura egin duen eboluzio ikaragarria ikustea. Duela hamar bat urte, gogoan dudanez, Ainhoa bertso munduko promesa gaztea zen. Horregatik, asko espero izan zen beregandik. Sentsazioa ere izan nuen Txapelketaren batean ez ote zitzaion merezi zuena baino puntu gehixeago eman izan. Ona zen bertsotan, baina ibilbide luze bezain emankorra izango zenaren hasieran baino ez zegoen.
Esango nuke heldutasunera hurbiltzen ari den bertsolari egin dela adopziozko zarauztarra: badaki entzuleari zer esan nahi dion, nola esan nahi dion eta zergatik, puntuei baino, sortzaile eta pertsona mailan emateko duenari erreparatuta. Hori da behintzat niri eman zidan inpresioa. Agurretik hasita, botatako bertso bakoitzean bere bertsokera, bai formaz nahiz edukiz, erakutsi zuen: interesgarria, desberdina, berea. Esan egin zuen, botatzeaz gain.
Eta hori ez dago bertsolari guztien eskuetan. Edo badago, baina ez dute bertsolari guztiek egiten. Ez ezin dutelako, ez ez direlako gai, sortzaile guztiei kosta egiten zaielako beren bidea aurkitzea, beren esateko moduak inbentatzea, barruan dutena “ateratzea”. Eta hori, eboluzio tekniko batena baino, eboluzio pertsonal baten ondorio da.
Baina Leitzan epaileek ez zuten hori puntuatu. Txapelketetako lehen kanporaketetan akatsik eza hurrengo fasera sailkatzeko biderik efektiboena dela ikusi genuen, beste behin. Epaileek lan handia egiten dute: bat-batean, bertsolari batek urteetan landu, entrenatu eta borobildu dituen estilo, kantaera eta ideiak 0tik 10era puntuatu behar dituzte. Ia beti egiten dute “gaizki”. Baina, ba al dago “ongi” puntuatzerik? Ez. Epaileei, beraz, ezin zaie ezer eskatu, zintzoak izan daitezen baizik, eta horretaz, neronek behintzat, ez dut inoiz zalantza izpirik izan. Ikusleok, baina, ez dugu haiekin ados egoteko obligaziorik. Kasu askotan hala bagaude ere.
Mantxi bertsolari ikaragarria da. 1999ko Gipuzkoako Herriartekoan 21 urterekin bertso-munduratu zenerako nortasun propioa zuen bertsolaria zen zarauztarra. Publiko baten aurrean, edozein kontestu eta egoeratan, ezagutzen dudan artistarik handienetakoa da. Eta jarreraz ari ginela, txalotzekoa bezain eskertzekoa da Leitzan izan zuena. Duela bi urte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Zumaiako saioan egin zuena gogorarazi zidan. Gaiak emandako paperean sartu eta pertsonaiak sortzeko abilezia du, haien ahotik kantatzekoa. Ba al da ofiziotan fikzioa egiteko modu sinesgarriagorik? Leitzan, zoritxarrez, itzali egin zen bukaera aldera. Akaso, kartzelakoari ez diolako ofizioko lanaren jarrera berarekin heltzen. Akaso, ez zitzaiolako nahi bezala atera, besterik gabe.
Etxahun Lekuek bertsotan hitz egin egiten du. Eta hori bertsolari bati esan dakiokeen lorerik ederrenetakoa da. Erraz entzuten dira bere bertsoak, gustura sartzen dira belarritik burura, baina Leitzan kosta egin zitzaien bihotzerako bidea egitea. Apal ikusi nuen ofiziotako hiru ariketetan, berez ofiziotarako bertsolagun bikaina den arren. Kartzelakorako gordea zuen, ordea, saioko sorpresarik onena: “Diru asko eskaini dizute baina ez zaude prest” gaiarekin honela ekin zion lehen bertsoari: “Gizon txiki bat urreratu zait lehen atzetik abiadan/eta berari segitzeko esan dit lasai-lasai patxadan”. Eszena ikusi egin zitekeen. “(…)Miloi piloa ilaran/ mahai gainera eraman/gero esan dit zure lagunak sala itzazu banan banan” jarraitu zuen. Zoragarri ekarri zuen mahaiaren errekurtsoa bigarren bertsora eta azken puntuan istorioari norabide berria eman zion kolpetik, bukaerara arte gorde-gordean eraman zuena: “Baina mahaitik dirua kendu/ta pistola jarri dute.” Saioko bertsoak izan ziren.
Xabier Sukiak eta Ibon Ajuriak ez zuten saio txarra egin. Gehiago espero nuen Orioko bertsolariarengandik, gehiago askotan egin duelako. Bere klasearen detaileak utzi zituen, halare; kartzelako “niretzat diru asko da baina/zuentzako oso gutxi”, esaterako. Bejondeiola. Ibonen kasuan, bizitasuna eta kolpea bilatu nahia eskertu behar zaizkio. Bide onean doan bertsolaria da, zalantzarik gabe. Alakrana ontziaren gainean botatako bertsoak izan ziren bere politenak, baina zalantzagarria iruditzen zait somaliar itsasertzeko pirataren larruan “guk ere jan behar dugu” diskurtsoa sinesgarri izatea. “Sinesgarri” hitza Txapelketa honetan aurrerantzean ere askotan aterako den hitza izango delakoan nago.
Iñigo Olaetxearena beste kasu bat da. Ez dut uste urtean dozenerdi plaza egitera iritsiko denik. Asko jota, entrenamendu batzuk eginda etorriko zen Txapelketera. Mentalitatea ere beste bat da. Nola lehiatu urteetako eta ehunka plazako abantaila duten bertsolariekin? Duintasunez, ahal bada. Eta berak, agurrak agur eta harriak harri, hala egin zuen. Nafarroako Bertsolari Txapelketan saio oso onak egin izan ditu, aurtengo Goizuetako semifinalean, esaterako.
Nafarroako bertsolaritzak, dena den, akats handia egingo luke bere bertsolaritzaren osasuna Txapelketa honen arabera neurtuko balu. Inoiz baino bertsolari eta bertsozale gehiago izateaz gain, inoiz baino bertsolari hobeak baitaude Nafarroan. Lasarte handiaren baimenaz, jakina.
“Gaur, zarauztarrak onenak (?)”
ION ANSA – LEITZATIK BUELTAN