Karmelo Uriarte – Bizkaiko Bertsozale Elkartearen presidentea
— Badator…!
— Ez, ez, etorri da…!
— Aurten be bajatok hori… “kanpeonato de bersolaris” ala?
— Igez egon nintzoan BECen eta sano ondo egon zoan, asko gustau jatan.
— Eta nik: Bai, baina ha Bizkaikoa izan zoan eta hau Euskal Herri mailakoa… Ba, orduen, hau askoz be handiegoa izango dok.
— Bai, logikearen printzipioak betetan badozak…
— Boa! Hau ezin joat galdu! Noz dok, zein egunetan dozak saioak eta sarrerak…
— Joñooo! Honeri gogor emon jotzek!
Hasi baino ez gara egin eta esan leiteke indarrez datorrela “burrundada”. Seinale ona.
Baina, burrundada honek zer dakar beragaz? Tamainu honetako ekimen batek zelango azpiegiturea behar dau? Ez dago zertan esanik aurreko urteetako esperientziak eta eskarmentuak asko lagunduko doskuela. Eta urteetako jardunaldi horreek beste gainkarga edo beste zorroztasun maila bat eskatzen deuskuela. Gizarteak “demanda“ egiten dau.
Bertsozale Elkarteak “demanda” hori erronka lez hartu behar dau, bertsozaleari emon behar jakon erantzuna bere gan hartuta.
Txapelketearen xede edo helburuetan ondo agertzen da hori. Eta hori burutzeko prestau eta atondu behar diran ardurak eta zereginak planifikau eta administrau egin behar dira. Antolamendu hori ez da ezebezetik sortzen, elkarte honetan dogun Naturatik datozen kimuak eta ekosistemeak bere erraietatik azaleratzen dituan frutuetatik sortzen da.
Eta hemen agertzen da Bertsozale Elkartearen “potentziala”, antolaketea eta kudeaketarako gaitasuna, ez, akaso, beste espezialista batzuen besteko metologiagaz, baina bai, seguru, behar dan kalidade eta bermeagaz, ezaugarri berezi bategaz: TALDE-LANA.
Joan jakezala hemetik aupadea eta animoak txapelketa honetan inplikatuta dagozan agente guztiei, bertsolari, gai jartzaile, epaile, koordinatzaile, antolatzaile, babesle, laguntzaile…
Guzti hau zertarako? ZURETZAKO BERTSOZALE!! Geugaz batera gozau daizun… Hemen da! Urriaren 3tik abenduaren 13ra arte, BECen finala.
Geugaz batera gozau

Gozau daigun!