-
BARAKALDO
Bertsolaria Puntuak Maialen Lujanbio 1630,75 Amets Arzallus 1582 Jon Maia 1060 Andoni Egaña 1058 Unai Iturriaga 1046,25 Sustrai Colina 1037,5 Aitor Mendiluze 1009,25 Aitor Sarriegi 983,75 -
Ateak goizeko 9:30ean zabalduko ditugu
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en egingo da abenduaren 13an, igandez. Goizeko ekitaldia 11etan hasiko bada ere, ateak goizeko 9:30ean zabalduko ditugu.
Arratsaldeko saioa, berriz, 16etan hasiko da. Zura taleak “bertsoka-bertsoka” txapelketarako beren beregi egindako kantua joko du zuzenean. Bertsolariak, berriz, taula gainean 16:30etan igoko dira.
BEC-en, Bizkaia Arena pabilioian (4.pabilioian) izango da finala. BEC-ek berak baditu nahikoa aparkaleku, ordaintzekoak. Egun osoko parkinaren kostua gutxi-gora behera 15 eurokoa da. Baina badira, inguruetan parkin publikoa daukaten merkatalguneak oinez ordulaurden batera. Beste aukera bat, Bilbo aldean kotxea utzi eta metroan gerturatzea da. Ansio izeneko geralekua da BEC-ekoa.
Bertso trindoor: antolakuntza vs bertsolariak
Belodromoko saioaren bezperan txapelketako bertsolariak eta antolatzaileak “bertso trindoor” berezian lehiatu ziren.
Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan zuzenean jarraitzeko aukera izan zen.
Bai bertsolariek, bai antolatzaileek izerdia nahiko bota zuten. Arraunean 1000 metro, bizikletan 4 kilometro eta korrika 1 kilometro egin zituzten.
Hona hemen markak:
Antolatzaileak:
Arraunean (Unai Elizasu): 3′16” / Bizikletan (Oroitz Azurmendi): 5′34” / Korrika (Leire Markuerkiaga) 5′24”. GUZTIRA: 14′14”
Bertsolariak:
Arraunean (Xabier Sukia): 3′33” / Bizikletan (Julio Soto): 5′34” / Korrika (Iratxe Ibarra): 5′32”. GUZTIRA: 14′39”
Eta hona hemen bertso-trindoorreko argazki batzuk:
Bertsoplaza.tv-en duzue ikusgai Donostiako Belodromoko saioa
Amaitu da Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen fasea; Donostian jokatutako saioan izan da azkena. Saio ona, beroa eta dudarik gabe, jendetsua. 6000 bertsozale izan ziren Donostiako Belodromoan. Maialen Lujanbio geratu zen lehen postuan eta berarekin batera, Aitor Sarriegik eta Jon Maiak ere lortu dute finalerako txartela.
Aitor Sarriegiren amaierako agurra duzue hau. Donostiako saioko gainontzeko bertsoaldi onenak www.bersoplaza.tv-en ikus ditzakezue.
Loturak:
Aita maitea
Ainhoa Aierbe – aktorea
Umetan, baserrira bidean, bertsoak egiten saiatzen ginen ahizpa, gure aita eta ni. Ondo pasatzen genuen furgonetan zahareña, “okurrente” izateko gure ahaleginean.
Baserrian, bertso saioak entzuten zituen gure aitonak irratian. Eta inguruko herriren batean bertso saiorik bazen, etxeko gizonek ez zuten aukera galtzen.
Aitaren eskutik joatea maite nuen.
Haren irribarrea ikustea maite nuen.
Bertsoa gustokoa zueneko onespen keinua eta miresmenezko komentarioak maite nituen.
Bazkalondoko tertulietan, adibide gisa izaten zituen mihi puntan bere bertsolari kuttunen burutazio, txiste xelebre eta kritika zorrotzak.
Eta nik gure aita maite nuen, eta haren bitartez nire herria.
Gaur, bat egin dut aitarekin, eta bizirik ikusi dut nire herria, gure herria.
Lehen aldiz izan naiz bertsolari txapelketa nagusian.
Sei mila euskalzale, sei poeta, kritikariak, artista ausartak, interes, miresmen eta errespetu osoz ikusten eta entzuten.
Sei mila lagun baturik “… hau ez da booma, ez fama, baizik urtetan ondo egindako lana” (Maialenen hitzetan) erne, gogotsu, unea elkarrekin konpartitu nahian.
Gaur sei mila izan dira, baina bi aste barru hamalau mila izango dira; beraz, Uxuek esan duena ere izango da: hauekin eta haiekin, eta joaterik izan ez dutenekin eta izango ez dutenen beste askorekin batera “…herri hau pizten baita”. Ea bada horrela eta Arkaitzi jarraituz “…batuta goazen askatasunaren bila”.
Hunkigarria benetan oholtzak eman duena eta txalogarria oholtzari begira zeuden ikusleen arreta, jarrera eta batzea.
Eskerrik asko “hainbeste urtetan hain ondo lan egin duten guztiei, lan hori bizirik mantendu eta mantentzen dutenei…”
Eta nigan hazi hau utzi izanagatik eskerrak zuri, aita maitea.










Mintzola Etxea
Finala argazkietan
Galder Izagirre eta Alberto Elosegi izan dira saioz saio Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009ko irudiak batzen. Atzo ere BEC-eko final handian izan ziren biak.
Webguneko galerian dituzue atara zituzten ehundaka argazkietatik aukeraketa bat.
Bertsozale asko izan zineten kamara eskutan hartuta. Animatu ezkero, bidali zuen argazkia eta facebook-ean zein webgunean lekutxoa egingo diogu.
Argazkiak bidaltzeko helbidea: info@txapelketanagusia.eu