Ez dira bertso eskolakoak baina ezaguna egiten zaigu bakarren baten aurpegia. Bateren batena baino gehiagorena, seguru aski. Leitzako saioa amaitu ostean igo ziren oholtza gainera. Hango flaxa eta marmarra. Zarauztarrak dira, Mantxi eta Ainhoa animatzera joandakoak. Mantxik bukaerako agurrean aipatu zituen Putzuzulo gaztetxea eta herriko lagunak. Argazkian dituzue. Eskenatoki erdi-erdian putzuzulo handi baten marka dago ordutik. Sekatzen saiatu arren ez dira arrastoak borratzen.
Igandean haizearen herrira joango da Txapelketa. Baina Putzuzulo Gaztetxean bertan ere izan ohi du bertsoak nahikoa presentzia. Kopla Txapelketa bera beharbada, arrakasta gehien duen ekitaldia. Aurtengo edizioak badu data: abenduaren hemezortzia, Txapelketa Nagusiaren finalaren osteko ostirala.
Igandean haizearen herrira iritsiko da Txapelketa Nagusia, Zarautza. Haizerik gogorrenari, Frantziparrari berari ere kostako zaio eskenatoki erdian dagoen putzuzuloaren arrastoa ezabatzen.
Putzuzuloak oholtza gainean