Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala 14500 lagunek ikusiko dute BEC-en. Baina, komunikabideen bidez finala etxe, taberna, txoko… BEC-etik kanpo ere bizi ahal izango duzue.
Hona hemen finala zuzenean eskainiko duten komunikabideen zerrenda:
Twitter bidez, Karkara aldizkariarekin elkarlanean, webgune honetan finalari buruzko komentarioak eta iritziak plazaratzeko aukera izango duzue.
Goiz eta arratsaldeko saioak honako komunikabideetan jarraitu ahal izango dituzue:
- ETB1 eta eitb.com
- Info7, Bertsoa.com eta Argia.com-ek elkarlanean
- Bizkaia Irratia
- Euskal Irratiak
- Radio Euskadik, goizez, “Más que palabras” saioa BEC-etik eta arratsaldean zehar konexioen bidez
- Euskadi Irratiak, goizez konexio bidez eta arratsaldean oso-osorik.










Mintzola Etxea
Bertsozaleen iritziak goizeko saioari buruz