FINALERAKO OHARRAK

Hona hemen abenduaren 13an, BEC-en (Barakaldon) egingo den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalari begira antolakuntzatik jakinarazi nahi dizkizuegun oharrak:

HELDU

BEC-era nola heldu argibideak, “Saioak” atalean.

Finalerako autobusen ordutegia

ORDUTEGIA

  • 9:30 – Ateak zabaldu
  • 11:00 – Goizeko saioaren hasiera
  • 14:00 – Bazkalordua
  • 16:00 – Zura “bertsoka-bertsoka”
  • 16:30 – Arratsaldeko saioaren hasiera

PLANOA

Irudian klikatuta handiago ikusteko aukera eskaintzen dizu

\Datosbecbizkaia arenaBIZKAIA ARENA 2PLANOSAUTOCAD�71119 BIZKAIA ARENA Model (1)

BERTSO-SAIOA

Bertsolariek goiz eta arratsaldez kantatu beharko dute.  Hona hemen egin beharreko ariketen zerrenda:

Goizean (14bertso puntuagarri)

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldean (10 bertso puntuagarri)

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

       Buruz-burukoa (10 bertso puntuagarri)

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Kartzelako lana: banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian eta, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

ANTOLAKUNTZA-OHARRAK

Sarrera

  • BEC-eko 4. pabilioian dago Bizkaia Arena. Txapelketako langileak, gonbidatuak eta kazetariak eskumaldean egokituko den sarrerara jo beharko dute.
  • Aretora sartzerakoan zigilua jarriko zaizue eskumuturrean. Zigiluak emango dizu, kanpora ateraz gero, ostera sartzeko aukera. Eskuan markarik ez baduzu, ateratzerakoan zigilatzeko eskatu atezainari.
  • Sarrerak ez dira zenbakituak. Nahi duzun lekuan eser zaitezke, baina ez utzi hutsunerik aulkitik aulkira. Zinez eskertuko genizueke aurretik eserita dauden entzuleen ondoan jartzea.

Saioan zehar

  • Bertsolariak kantuan ari diren bitartean ez mugitu zure lekutik. Beharrezkoa den kasuan itxaron bertsoaldia amaitu arte. Gauza bera bueltakoan ere. Bertsolariek arreta gal dezake jendearen joan-etorriarekin.
  • Ez mugitu aulkia dagoen lekutik. Hobeto ikusteko edo erosoago egoteko egiten diren mugimendu hauek pasabidea oztopatzea dakarte.
  • Bizkaia Arenan ez dago erretzerik.
  • Mugikorrak itzali.
  • Antolakuntza ez da aulkietan utzitako elementuen erantzule egingo.

Bazkaritarako

Bizkaia Arena ez da jan eta edateko lekua. Inguruan duzu nahiko leku:

        Txartela erosita baduzu:

Bigarren pabiloian emango dizute otordua. Aretoaren ataritik eskenatokira begira jarri eta ezkerretara hartu behar duzu. Gogoratu, bazkaritako txartela erakutsi behar duzula sartu aurretik (ikus planoa).

        Etxetik ekarri baduzu:

Bizkaia Arenatik atera eta eskenatokiaren norantzan eskaileretan gora joan behar duzu. Bertan prestatu dugu bazkaltzeko lekua. Aulkiak eta mahaiak eta taberna izango dituzu bertan (ikus planoa).

 Bi ohar gune honetara zoaztenontzat:

  • Denok ez duzue txanda berean jango. Behin bazkaldutakoan, zain daudenek eskertuko dizuete gehien mahaiak eta aulkiak libratzea.
  • Ahal den neurrian erabilitako lekua garbi mantendu.
  • Ezin da sukalderik erabili

        Bizkaia Arenatik kanpora atera behar baduzu:

Gogoan izan, erakustazokako atrioan (BEC barruko sarrerako pasilloan) ez dago jaterik.

Itzultzeko autobusa

  • Gogoan izan zure autobusaren zenbakia.
  •  Saio amaieran, aurkezleak argituko digu non hartu behar dugun autobusa.
  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037,5
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa