• Hemen zaude: Hasiera

Bertsoplaza.tv-en dituzue finaleko bertsoaldi onenak

Joxe Agirrek Maialen Lujanbiori txapela jarri zion uneko irudiak ikus ditzakezue hemen; baita Joxe Agirrek abestutako bertsoak entzun ere.  Finaleko gainontzeko bertsoaldi onenak  www.bertsoplaza.tv-en ikusi eta entzun ditzakezue.

Inpresio errimabakoak

Unai Elorriaga

unai_elorriaga_txikia Giroa alde batera utzita, olatuak alde batera utzita eta hamalau mila eta piku lagunen burmuin eferbeszenteak alde batera utzita (horrek ere honen neurriko beste hamazazpi artikulutarako emango lukeen arren), ahaleginduko naiz bertsolari bakoitzak gugan eragin zuena azaltzen. Ez dut egingo ordena alfabetikoan, ez dut egingo altuerari erreparatuta, are gutxiago lortu zuten postua kontuan hartuta, ez baitiot horri gehiegi ere begiratzen. Bertsoen logikari jarraituta komentatuko ditut.

Iruditu zitzaidan Sustrai Colinak inoizko finalik onena egin zuela. Oso bertso naturalak, gustura jarraitzen zirenak, distiraz zenbait puntutan. Baina inpresioa daukat Sustraik besteek egiten dutena halako bi (edo bost) egin behar duela puntuazio bera lortzeko. Inpresioa da.

Aitor Mendiluzeren bertsokera egunean-egunean estimatzen dut gehiago. Ondo harilkatua, alferreko ezer ez duena. Mendiluze existituko ez balitz, halako bertsolari baten zain egon beharko genuke. Inpresioa da. Osoa irakurri »

Esperientzia ahaztezina Mallorcako glosadoreentzat

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean Valentzia, Katalunia eta Mallorcako inprobisadoreak Bertsozale Elkartearen gonbitez izan ziren. Kataluniar hizkuntzara itzulpena eginez jarraitu zuten goizeko eta arratsaldeko saioak. Finala amaitutakoan erakutsi ziguten beren eskerrona eta esperientzia ahaztezina bizi izan zutela. Baina hori beraien blogean jasota utzi dute egunotan.

Hona hemen lotura:

mallorkako_glosadoreak

Bertsozaleek bidalitako argazkiak Galerian

Asier Arroita eta Ibai Alzaga bertsozaleak argazki kamara hartuta ibili ziren BEC-eko finalean. Galerian sareratu ditugu biek bidalitako argazkiak. Hona hemen, baina, adibide bana:

Asier Arroita

img_3435

Ibai Alzaga

btn09-1

Finala bukatu bezain laister prentsaurrekoa eskaini zuten bertsolariek

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037,5
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa