Xabier Mendiguren Elizegi
Badira hitz batzuk esateko lotsa izaten garenak, erabiliaren erabiliz gastatu egin direlako, zabartu edo. Adibidez, gutako norbait “jatortzat” hartuko bagintuzte, esan duenaren begietara begiratu behar, laudorioz ala irainez ari zaigun jakin nahian. Gutxitan esaten den beste hitz bat etorri zitzaidan atzo gogora, Barakaldoko BECen txapelketaren beroan nengoela; hitz parea, hobeto esanda: euskaldun jendea.
Irakurri al duzue inoiz esamolde hori egunkarietan? “Euskal gizartea” esango dizute politikariak, kazetariak, tertulianoak… edo jendartea, edo populua, edo euskal herritarrak, eta bakoitzak jakingo du horrekin juxtu zer esan nahi duen; “euskaldungoa” esango dizu euskalgintzako profesionalak, esanahi zehatzagoz, edo hiztun komunitatea, edo auskalo zer, ez ordea aspaldiko esamolde xume hori: “euskaldun jendea”.










Mintzola Etxea
Gaueko eguzkiaz eta Sistemaren zaharkitzeaz
Ion Ansa
Eta Maialen Lujanbiok izan zuen lehiaz mozorrotutako festa honen txapela jazteko ohorea. Eta guk, bera ikusi, entzun eta berarekin gozatzekoa. Bertsolaritza herri honen historia aldatzen ari bada, hernaniarra bertsolaritzaren historia aldatzen ari da. Eta ekuazioak ondorio garbi batera garamatza. Maialen Euskal Herrian eta euskal herritarrengan eragin handienetakoa duen pertsonetakoa da. Eta hori, artearen bidez, kasu honetan bertsoaren bidez, lortu duen bakarretakoa. Osoa irakurri »