• Hemen zaude: Hasiera

Eguerdira arteko saioko argazki errepasoa

Hona hemen Bertsolari Txapelketa Nagusiko argazkilarietako batek, Galder Izagirrek, eguerdira arteko argazkietatik egin duen aukeraketa. Horietako asko, BEC-eko sabaitik ataratakoak dira.

Bertsozaleen iritziak goizeko saioari buruz

Ateak goizeko 9:30ean zabalduko ditugu

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en egingo da abenduaren 13an, igandez. Goizeko ekitaldia 11etan hasiko bada ere, ateak goizeko 9:30ean zabalduko ditugu.

Arratsaldeko saioa, berriz, 16etan hasiko da. Zura taleak “bertsoka-bertsoka” txapelketarako beren beregi egindako kantua joko du zuzenean. Bertsolariak, berriz, taula gainean 16:30etan igoko dira.

BEC-en, Bizkaia Arena pabilioian (4.pabilioian) izango da finala. BEC-ek berak baditu nahikoa aparkaleku, ordaintzekoak. Egun osoko parkinaren kostua gutxi-gora behera 15 eurokoa da. Baina badira, inguruetan parkin publikoa daukaten merkatalguneak oinez ordulaurden batera. Beste aukera bat, Bilbo aldean kotxea utzi eta metroan gerturatzea da. Ansio izeneko geralekua da BEC-ekoa.

Finala komunikabideetan

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala 14500 lagunek ikusiko dute BEC-en. Baina, komunikabideen bidez finala etxe, taberna, txoko… BEC-etik kanpo ere bizi ahal izango duzue.

Hona hemen finala zuzenean  eskainiko duten komunikabideen zerrenda:

Twitter bidez, Karkara aldizkariarekin elkarlanean, webgune honetan finalari buruzko komentarioak eta iritziak plazaratzeko aukera izango duzue.

Goiz eta arratsaldeko saioak honako komunikabideetan jarraitu ahal izango dituzue:

  • ETB1  eta eitb.com
  • Info7, Bertsoa.com eta Argia.com-ek elkarlanean
  • Bizkaia Irratia
  • Euskal Irratiak
  • Radio Euskadik, goizez, “Más que palabras” saioa BEC-etik eta arratsaldean zehar konexioen bidez
  • Euskadi Irratiak, goizez konexio bidez eta arratsaldean oso-osorik.

Finalerako autobusen ordutegia

Ia 3000 lagun joango da abenduaren 13an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera, Bertsozale Elkarteak ipinitako autobusetan.

BEC-eko ateak goizeko 9:30etan zabalduko direla kontuan hartuta antolatu dira autobus linea eta ordutegiak.

Garrantzitsuak dira hurrengo bi oharrak:

- Autobusa txartelean zehaztutako tokian hartu beharko da. Ez da utziko zirkuitu bereko beste geltoki batean autobusera igotzen, nahiz eta txartela izan.

- Jarritako ordua baino ordu laurden lehenago agertzea eskatzen du antolakuntzak

Osoa irakurri »

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037,5
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa