Bertsolari Txapelketa Nagusia komunikabidez komunikabide jarraitzeko gida da honakoa.
Hitzetik Hortzera
Ostegunero, urriaren 1ean hasita, ETB3 telebista katean, 22:00etan. Saioa errepikatu egingo dute ETB1 katean, larunbatetan 13:00etan hasita.
ETB3
Ostiralero, gaueko 21:00etan, BTN09.Kam izeneko saioa izango da. Pertsonaje ezagun batek txapelketako saio baten kronika berezia grabatuko du bere ikuspegitik.
Euskadi Irratia
Astebururo, larunbat eta igandetan, 14:00etatik 15:00etara, “Hitza Jolas” irratsaioa Xabier Sukia kazetariak zuzenduta.
Radio Euskadi
“Mas que palabras” irratsaioan larunbat goizeko 11:15etan Juanjo Respaldizak Txapelketa Nagusiaren jarraipenerako tartea izango du.
Bizkaia Irratia
Astelehenero, “Lau Haizetara” irratsaioan 11:00etan hasita eta larunbatero, “Jira-Biran” irratsaioan 11:30etan hasita. Txapelketan zehar kolaboratzaile finkoa Iñaki Aurrekoetxea izango da.
Info Zazpi
Txapelketako saio guztiak zuzenean eskainiko ditu. Asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara “Bostetako Diligentzia” magazinaren barruan eta Argia astekariarekin elkarlanean “Hitzetik ultzera” saio berezia eskainiko du.
Euskal Irratiak
PUNTTUKA bertso emanaldia astearte gauetan, arratseko 7etan izaten da euskal irratietan, eta errepikatu egiten dute asteazkenez, arratsaldeko 3etan. Entzungai dena astero www.xiberokobotza.org webgunean.
Astelehen goizetako magazinean asteburuko saioetan entzun, ikusi eta dastatutakoa komentatuko dute, zenbait pasarte entzunez. Ostegun arratsaldez ere txapelketari buruzko saioa izango da.
Hala Bedi
“Zebrabidean” astero saio finko bat izango du eta “bertsokon” jarraipen berezia egingo diote. Internet bidez ere jarraipena egingo zaio: www.halabedi.org
Oiartzun irratia
Bertsolaritzari eta Txapelketari asteartetan egiten dute jarraipena “Arguyuan” irratsaioaren barruan, 12:00etatik 12:30era.
Karrape Irratia
Asteazkenero bertsolaritzari eskeintzen zaion tartea dute NEURRIRIK GABE izeneko saioan, 12:00etatik 12:30era. Kolaborazio lanak Unai Elizasuk eta Leitzako bertso-eskolak egiten dituzte.
Argia
Astelehenetan, www.argia.com webgunean, asteburuko saioen kronika egingo dute. Eta asteazkenero, finalaurrekoetan hasita, bideo programa laburra egingo dute asteburuko saioak komentatuz eta erreportajeak eginez.
Berria
Saioen aurrekoei atal berezia eskainiko die Berriak ostiraletan, eta larunbateko saioaren kronika eta analisia aterako du igandeetan. Astearteetan, berriz, igandeko saioa jasoko du, analisi, elkarrizketa eta iritziekin. berrria.info-n atal berezia egongo da txapelketari jarraipena egiteko.
Le Journal du Pays Basque
Txapelketak irauten duen bitartean, astero behin, lau orrialdeko gehigarria argitara emanen dute “Mintza2 euskarazko astekarian. Asteartean saioen nondik norakoa landuko da Le journaleko orrialdetan, eta saio bakoitzaren iragarpena ere asteburua aitzin.
Deia
Astero, larunbatetan, bertsolaritzaren inguruko erreportaje luzea argitaratuko dute. Igandetan eta astelehenetan saioetako kronikak.
Gara
Txapelketako saio guztiak jarraituko dituzte. Finalera begira ale berezia argitaratuko dute.
Urola Kostako Hitza
Txapelketan parte hartzen duten eskualdeko bertsolariei, bertsozaleei eta bertso-eskolari jarraipena egingo diote. Paperezko edizioan eta internet-en egingo diote Txapelketari jarraipena.
Galtzaundi
Txapelketa hasi eta amaitu, ale guztietan, hamabostero, kronika eta erreportajeak argitaratuko dituzte.
Aiurri
Txapelketa atariko erreportajeez gain, hamabostean behin saioen kronika idatziak argitaratuko dituzte. Aldizkariaren webgunean ere tokia izango du Txapelketak.
Karkara
Orio eta Aiako aldizkaria da. Txapelketan parte hartzen duten Xabier Sukia eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien lana jarraituko dute bereziki, bai paperezko edizioan zein edizio digitalean (www.karkara.com)
Bertsoa.com
Saio guztiak zuzenean emitituko ditu, Txapelketari buruzko informazioarekin bat. Finalera begira saio berezia diseinatuko dute. Ataria: www.bertsoa.com
Bizkaie!
“Bertsolaritzea” izeneko atalean Txapelketa Nagusiari buruzko informazioa sareratuko dute www.bizkaie.biz atarian.
Kazeta.info
Txapelketari buruzko albiste eta bideoak sareratuko dituzte.
PUBLIKOA

Txolarre Irratia
Asteazkenero, 12:00etik 13:00etara, “Zortziko aldrebesa” tartea.
Bilbo Hiria Irratia