Txapelketa Ikasgelan

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 ikasgelan lantzeko materialea prestatu du Bertsozale Elkarteak. Liburuxka eta DVDak osatzen dute sekuentzia didaktiko osoa.

Liburuxka osorik edota atalez atal jaisteko aukera aurkituko duzu orrialde honetan.

Liburuxka osorik (Jaitsi)

Atalez atal:

Bideoak:

  • “Bertso Hop” eta “Finala bizi” atalak lantzeko bideoak bertsoplaza.tv atarian aurkituko dituzu.

Xabier Silveirari

Mendialdea ikastetxea, Berriozar.

Xabi adi egon zaitez
kopla zuretzat da,
Rap-a gustatzen zaizu
ta eman patada.

Beti martxa duzu zuk
ta zure koplak bai,
gustatuko zazkit bai
rapeatzen alai.

Nik Aritz dut izena
Adrian da kide,
guk maite dugu rap-a
bertsoetan berde

Rap egiten duzu zuk
guk ere rap egin
Txapelketa nagusi
lehena jarri, ekin!

Sanduzelai Ikastetxea (1), Iruñea.

Segi beti aurrera
Xabi Raperoa,
oso ona zara ta
gaur txalo beroa.

Xabier Silveira beti
gure txapelduna,
bertsolari famatu
ta gure laguna

Sanduzelai ikastetxea (2), Iruñea.

Koplak beti egiten
ari eta ari,
gizon horixe dugu
Xabier bertsolari.

Irabaziko duzu
Sanduzelairekin,
gure animoekin
lehenengo zurekin.

Aurrera joan behar duzu
euskal txapelketan,
ongi egingo duzu
gehiago ikastean.

Ederki sentituko
zara irabaztean,
Nafarroko onena
euskal klaseetan

Alaitz ikastetxea (1), Barainaian.

Xabier oso ona da
irabaziko du,
hogeita hamabi urteko
onena daukagu.

Jendearen aurrean
ongi abesten du,
gu animatzen diogu
hoberena dugu.

Xabier Lesakakoa
etorriko zaigu
eta urte honetan
asko egingo du.

Lesakako mutil bat
oso jatorra da,
bertsoak abestu eta
rap egingo digu

Xabier Silveira beti
gure txapelduna,
bertsolari famatu
ta gure laguna

Alaitz ikastetxea (2), Barañain.

Aurten eliminatu
baina ez du inporta
bi mila eta hamairuan
berriro borroka.

Bertsotan ibil zara
beti kontzertutan
orain zu rapeatzen
mikroa eskutan

Alaitz ikastetxea (3), Barañain.

Xabier onena zara
bertso eta rapetan
orain ezin da, lasai
eguberrietan

Nafarroan oraindik
onena zu zara
hurrengo txapelketa
zurea izango da

Hegoalde ikastetxea (1), Iruñea

Kaixo Xabier Silveira
lesakarra zara
so ona bertsotan
ta Soto txarra da

Rapa gustuko duzu
pilota ez agian
zure anai biekin
zu zaude jaietan

Lehengoan kanporatu
zntuzten Zarautzen
baina gutxigatikan
finalean zinen

Igual ez zinen pasa
gaizki zinen eta
baina ongi dihoa
Nafar txapelketa

Hegoalde ikastetxea (2), Iruñea.

Xabier begira zazu
hoberena zara
hurrengo txapelketan
ikusiko gara

Irabaziko duzu
dirutza mordoa
eta denoi begiratu
txokolate bolloa

Hurrengo txapelketan
suerte ona izan
irabaziko duzu
txapelketa kantan

Atargi ikastetxea (2), Atarrabia.

Aupa Xabier Silveira
onena zara zu
zuk gure animoak
Nafarroan dituzu

Atargikoak gara
bertsotan onenak
zu zara lehenengoa
ta gu bigarrenak

Zu lesakarra zara
rapean onena
eta bertsolaritzan
ere hoberena

Ermitaberri ikastetxea (1), Burlata.

Zure izena Xabier
niretzat onena
oso harro egongo da
bai zure amona

Zorte txarra zurea
txapel nagusian
askotan irabazi
duzu Nafarroan

Ez da ezer gertatzen
Nafarroko Xabier
askok egiten dute
gaizki eta oker

Ermitaberri ikastetxea (2), Burlata.

Nafarroako Xabier
sei aldiz txapeldun
bertsoak kantatzen zu
ona zara lagun

Lesakakoa zara
oraindikan gazte
urte honetan ezer
hurrengoan fuerte

Elorri ikastetxea (1), Mendillorri-Iruñea

Aupa gure Xabiertxo
zu zara onena
ez duzu etsi behar
ez zara azkena

Zure bertsoak dira
herriko onenak
Nafarroa osoan
abesten direnak

Elorri ikastetxea (2), Mendillorri-Iruñea

Gu Mendillorrikoak
zuri animatzen
zure bertso politak
gu beti entzuten

Potoak egin arren
oso ona zara
eta gure klasean
miresleak gara

Hogeita hamabi urte
rapa abestean
zu bezalakorik ez
dago mundu osoan

Patxi Larraintzar ikastetxea (1), Iruñea

Aupa Xabiertxo aupa
hoberena zara
beldurra ematen du
zure begirada

Rapero antza duzu
kalean egonda
baina bihotz oneko
pertsona bat zara

Patxi Larraintzar ikastetxea (2), Iruñea

Aupa gure Xabiertxo
zu zara onena
ta bertsoak egiten
zu zara lehena

Rapero itxura duzu
bihotz bertsolari
txapela asko dituzu
ta sari ugari

Orain zaude kanpoan
ez du inportatzen
hemen duzu euskarri
gaude animatzen

Iñigo Olaetxeari

Mendialdea ikastetxea, Berriozar.

Aupa Lesakarra
zu oberena bai,
bertsoen txapelketan
aurrera alai-alai.

Laugarren finalista
zoaz aurrera,
irabazi saria
zoaz ospatzera.

Hogeita hamalau urte
dituzu oraindikan,
ongi pasako duzu
nafar txapelketan.

Lasaitu zaitez eta
itxaron urrena
beste batean izango
zara txapelduna.

Sanduzelai ikastetxea (2), Iruñea.

Nafarroan onena
Iñigo Olaetxea,
bere betiko ametsa
txapela jartzea.

Telebista ikusten
ikusi nuenean,
sentimendu handiak
nire barrenean.

Finalera joango
bertso politekin,
Andoni irabazteko
indar askorekin.

Txapela jantzi eta
etxera joango da,
letxuga ta piperra
den den jatera.

Alaitz ikastetxea (1), Barañain.

Aupa gure Iñigo
bertsotan azkarra,
Euskaraz hitz egiten
badauka indarra.

Iñigo Olaetxea
oso jatorra da,
bera bezalakoak
ugari ez dira.

Hau da Olaetxea
nafar hoberena,
ez da izango inoiz
munduko txarrena.

Alaitz ikastetxea (3), Barañain.

Zu oso ona zara
oso atsegina
ez daukazu bertsorik
bezala sorgina

Iñigo Olaetxea
aupa zuk ahal duzu
besteak baino askoz
gehiago zara zu.

Alaitz ikastetxea (2), Barañain.

Zu galdu egin izanak
asko tristetzen gaitu
galdu egiteagatik
ez zaitez estutu.

Zu bertsolari ona
askotan onena
hanka sartzea ez da
garrantzitsuena

Hegoalde ikastetxea (1), Iruñea

Aupa Olaetxea
zu zara onena
demostratu ezazu
zein den zure izena

Txapelketa hau duzu
zuretzat erraza
besteak konparatuz
zu zara demasa

Eliminatu zara
ez da ezer pasa
zu baino hobeago
ez da ez da NASA

Hurrengo txapelketa
erraza izango da
irabazten baduzu
edan limonada

Hegoalde ikastetxea (2), Iruñea.

Animo Makukotxo
zorte ona izan
ta hurrengo urtean
gehiago egin lan

Irabaziko duzu
hurrengo urtean
zu oso ona zara
gainera gaztea

Zure emakumea
oso ederra da
baina ez dago inor
zu bezalakoa

Atargi ikastetxea (2), Atarrabia.

Aupa gure Makuko
hoberena zara
hain ona zu zarenez
zorabiatu gara

Lasai egon behar zara
hurrengo urtean
bestela egingo dugu
hozka mihietan

Gure bertsolariak
gustoko mendia
baina are gehiago
izeba Maria

Ermitaberri ikastetxea (1), Burlata.

Iñigo Olaetxea
hoberena zara
Lesakatik etorri
kantua egitera

Ez zaitugu ezagutzen
baina ona zara
argazkian ikusiz
zure begirada

Finala ez da dena
hobe jolastea
noizbait lortuko duzu
zuk irabaztea

Ermitaberri ikastetxea (2), Burlata.

Iñigo Olaetxea
ongi egin duzu
beti zure ondoan
izango gaituzu

Bertsotan oso ona
beti izan zara
ta gu zure ondoan
beti egongo gara

Asko ikasi duzu
bertsolari izateko
eta hurrengo urtean
zuk irabazteko

Elorri ikastetxea (1), Mendillorri-Iruñea

Oso ona zara zu
bertsoak egiten
eta baita ere ona
bertsoak kantatzen

Ez galdu konfidantza
ta segi aurrera
begiratu aurrera
inoiz atzera

Nafarroko onena
zu zara Makuko
ta zu ez jarri triste
galdu duzulako

Elorri ikastetxea (2), Mendillorri-Iruñea

Aupa Iñigo zara
denetan onena
sari asko irabazi
ta zu hoberena

Urte hontan pena da
ez zara pasatu
lau urte pasa ondoren
zuk bikain kantatu

Patxi Larraintzar ikastetxea (1), Iruñea

Lasai egon Makuko
zu zara onena
hurrengo txapelketan
lortu garaipena

Entzun zintudanean
zen sinestezina
saiatu nintzen baina
alfer ahalegina

Berdin du nor aurrean
zara hoberena
eta zure ondoan
Egaña txarrena

Zu ez zara onena
ezta ere txarrena
beste urte batean
lortu garaipena

Julio Sotori

Sanduzelai (1) ikastetxea, Iruñea.

Kaixo Julio Soto
zu zer moduz zaude,
gu ikasleak gara
gaude zure alde.
Sanduzelai auzoko
ikasleak gara,
aurrera Julio Soto
hoberena zara.

Irabaztera zoaz
aurten txapelketa.
Aupa Julio soto
hasiko da festa!
Pasaden urtean zu
izan bigarrena,
aurten baina Julio
zu izango lehena.

Sanduzelai (2) ikastetxea, Iruñea.

Gu Ane ta Saioa
Sahel ta Maddalen,
zu animatzen gaude
txapela irabazten.
Nafarroan onena
irabazteko gai,
gu beti egongo gara
zurekin oso alai.

Zergatik ez diguzu
bertso bat egiten?
Gu hemen gaudelako
bertsoak asmatzen.
Agur jada bagoaz
etxera afaltzera,
zurekin gu lehenengo
geldituko gara.

Alaitz ikastetxea (1), Barañain

Julio izena du
Nafarroakoa,
eta bertsotan beti
irabaztekoa.
Bere laguna Oscar
ta bera ere bai,
Alaitzera etorri
bisita egitera.

Julio irabazle
seguru dela bai
bera oso ona denez
beti dago alai.
barakaldon zu zaude
finaletik gertu
bilbon irabazlea
finalean gertu

Alaitz ikastetxea (2), Barañain

Aupa bai Julio Soto
zu zara onena
animatzen zaitugu
klase hoberena
Zure bertsoak dira
guretzat politak
poza ematen digu
zuri entzuteak

Alaitz ikastetxea (3), Barañain

Julio Soto aurrera
hoberena zara
aurrera joango zara
eta finalera
Gure klasean gara
gu hogei ikasle
eta guztiak hemen
gara zure zale

Hegoalde ikastetxea (1), Iruñea

Julio Soto aupa
hoberena zara
Nafarroak bai ba
txapeldunak gara
Irabaziko duzu
badakigu eta
Nafarroko ordezkari
ta besteei bota

Errusian edo Txinan
Brasil edo Indian
Julio Soto beti
kantatzen mendian
Gipuzkoa, Araba
Lapurdi, Bizkaia
baina Nafartarrak bai
finalan gara ia

Hegoalde ikastetxea (2), Iruñea.

Julio Soto izena
asko entzuten da
zu zara hoberena
hau egia baita
Irakurri arretaz
gure animoak
zurea da saria
ez galdu esperantzak
Nafarren artean zu
onena guretzat
eguna alaitzen da
zurekin denontzat

Atargi ikastetxea (2), Atarrabia.

Izena duzu Julio
abizena Soto
guk lagun on bat dugu
abizena moto
Aupa Julio Soto
aupa gora aupa
zu ona bertsoetan
marka txarra kappa

Nire izena Iker
lagunena Asier
pertsonaia txarra bat
benetan da Cooler
Nire izena Aritz
lagunena Julen
zuk lagun on bat duzu
deitzen dela Xabier

Atargi ikastetxea (1), Atarrabia.

Gaztetxo txapelduna
super finalista
inoiz ez du pasatu
gaizki txapelketa
Julio gure laguna
Soto abizena
txapelketan ez izan
zuk sekula pena
Gorritin bizi zara
euskara ikasten
inoiz ez duzu utzi
bertsoak botatzen

Ermitaberri ikastetxea (1), Burlata.

Julio zure izena,
Soto abizena
eta mundu osoan
zu zara onena.
Gorritikoa zara
Nafar trebeena
jakinduria handia
gordetzen duena

Ermitaberri ikastetxea (2), Burlata.

Aupa gure laguna
baietz irabazi
dakigu ez duzula
zuk egin lan gutxi
Aurten nahiz ta ez zaren
finalera iritsi
hurrengoan agian,
zuk etzazu etsi.
Aupa Julio Soto
zu zara onena
hurrengoan lortuko
duzu garaipena

Elorri ikastetxea (1), Mendillorri-Iruñea

Nafarrokoak gara
ta zuri Julio
gure zorte onena
dizugu desio

Zure jarraitzaileak
gara gu onenak
zuri beti abesten
aritzen garenak

Elorri ikastetxea (2), Mendillorri-Iruñea

Benga Julio Soto
baietz irabazi
zuk lehenengo saria
bai beti merezi
Zuk berriz irabazi
sailkatzen bazara
eta beste txapela
eraman etxera

Patxi Larraintzar ikastetxea (1), Iruñea

Julio Soto aurrera
gure txapelduna
Nafarrokoa eta
guretzat onena
Andoni Egaña da
zuretzat txarrena
Andonik puntu gutxi
zuk berriz gehiena

Patxi Larraintzar ikastetxea (2), Iruñea

Animo Julio Soto
zu zara onena
txapelketa guztitan
irabazi duna

Lehenengo txapelketan
bakarrik geratu
horrela segi eta
saria eskuratu

Bilbo, Hendaia eta
horrela zuk segi
Baracaldon zuk finala
prestatu zuk ongi.

Erika Lagomari

Mendialdea Ikastetxea, Berriozar

Mendialdea eskolako
ikasleak gara,
zu animatzeko bai
bertso hauek dira.
28 urteko
neska aparta zara,
bertso asko daude oraindik
abesteko euskara.

Hemendikan bidaltzen
dizugu 5 musu,
hurrengo lehiaketa
garaituko duzu!
Indartsua zara bai
kemena baduzu,
zure bertso onena
aterako zaizu.

Sanduzelai ikastetxea (1), Iruñea.

Sanduzelai eskolan
animatzen diogu,
bertso-eskola honetan
zu maite zaitugu.
Txapelketa honetan
galdu egin badu,
hurrengo txapelketa
irabaziko du.

Sanduzelai ikastetxea (2), Iruñea.

Zu bertsoak botatzen
hoberena zara,
gu bertsoak egiten
txarragoak gara.
Bertsolari bikaina
Erika Lagoma,
bertsoak egiten da
beti oso ona.

Zu Lesakarra zara
gu Iruñekoak,
gu bertsoak egiten
baikara lagunak

Alaitz ikastetxea (3), Barañain.

Aupa zu bai zarela
bertsotan onena
koplak eta errimak
sortzen dituena
Gure irabazlea
Erika Lagoma
guretzat hoberena
zu neska laguna

Hegoalde ikastetxea (1), Iruñea

Eliminatu zara
denok badakigu
orduan animoa
ematen dizugu
Biografia egin ta
bertsoa burutu
gero idatzi eta
bidali dizugu

Gustuku izatea
guk espero dugu
horregatik pentsatuz
bidali dizugu
Asko pentsatu eta
batzuk bai nekatu
gauzak apurtu eta
ez dugu ordaindu

Hegoalde ikastetxea (2), Iruñea.

Ez da ezer gertatzen
zure fanak gara
hurrengo aldian gu
goaz Lesakara
Baduzu nobioa
bizitza osoa
ta oso ondo pasa
dantza fandangoa

Atargi ikastetxea (2), Atarrabia.

Aupa Erika Lagoma
zu zara onena
txapelketa horretan
zara politena
Animatzen zaitugu
Atarrabiakoak
asko maite zaitugu
ikasle gazteak

Nahiz ta eliminatu
lehenengo fasean
ikasleentzat zaude
zu garai onean
Seigarren mailakoak
esaten dizugu
muxu handi batekin
agurtzen zaitugu

Ermitaberri ikastetxea (1), Burlata.

Erika du izena
Lagoma abizena
hogeita zortzi urte
lesakarra dena
Parte hartu zenuen
ez zinen pasatu
baina guretzat beti
zuk saria hartu
Nafarroko onena
zu zara Erika
guretzat zu zara eta
munduko polita.

Ermitaberri ikastetxea (2), Burlata.

Kaixo Erika Lagoma
zara oso ona
beti izango zara
guretzat onena
Eliminatu zara
baina ez du inporta
lasai, hurrengo urtean
zurea da kopa
Zure bertsoak dira
benetan politak
entsaiatzen baduzu
oraindik hobeak

Elorri ikastetxea (2), Mendillorri-Iruñea

Gu Mendillorrikoak
zu Lesakakoa
guk zuri animoak
oparitzekoa
Zu beti lan eta lan
noizbait gelditzea
ongi komeniko da
pixkat lasaitzea
Aupa Erika aupa
beti irabazten
gauza politak eta
erritmoa hobetzen

Patxi Larraintzar ikastetxea (1), Iruñea

Erika ez gelditu
itxaropen gabe,
hemendik lau urtera
zu zara irabazle
Ez gara bertsolari
ta ezta epaile
baina beste batean
zu zeu irabazle

Eliminatu arren
izan zoriontsu
beti irrifarrea
izan behar duzu
Aupa aupa Erika
galtzea berdin du
Patxi Larraintzargoak
animatzen dugu

Hogeita zortzi urte
bertsoak egiten
ta hogeita zortzi urte
jendea txalotzen
Zu Erika Lagoma
Lesekan bizitzen
Euskal Herritik zaude
bertsoak abesten

Patxi Larraintzar ikastetxea (2), Iruñea

Zu oso ona zara
bertsotan itzela
zu ez zara pasatu
besteak bezela
Zu motela ez zara
ezta ere alferra
zu oso ona zara
ta ere ederra

Bizkaiko ikastetxeetatik

Miren Amuriza

Miren onena da ta
gaztea, txikia.
Pozik egongo zara
BEC irabazia.

Animo Amuriza
Zu zara onena,
Oso ondo abestu,
Finalean lehena.

Eutsi goiari Miren
eszenatokian,
ondo kantako duzu
guztion erdian.

Ai Miren Amuriza
zu zara onena,
egurra emanez gero
baietz izan lehena.

Jone Uria

Aupa Jone Uria
Zu onena zara,
Zoaz irabaztera
Ta pozik atara.

Animo gure Jone
gazteena zara,
zuk aterako duzu
txapelketa aurrera.

Animo Jone Uria,
19 urte.
Zure aldean dabil
hamaika pakete.

Irabaziko duzu
zuk, Jone, aurrera.
Altu utziko duzu
guaitoen bandera.

Arkaitz Estiballes

Biba erraldoi hori!,
zu zara onena!.
Guretzako guztien
artean lehena.

Estiballes zu zara
denontzat handia,
zugan jarrita dugu
guztiok begia.

Gora Arkaitz Estiballes,
Segitu aurrera.
Handiena zara ta
Goazen finalera.

Zu zara Estiballes,
Bizkaiko onena.
Asko miresten zaitut,
Ez galdu kemena.

Igor Elortza

Aupa Igor maitea,
ai gure Elortza.
Kanta hau izango da
zuretzako eskaintza.

Hor dago Igor Elortza
bere kantuekin,
irabaziko duzu
betaurrekoekin.

Bizkaiko txapelduna
da Igor Elortza,
ez zaizu geratuko
txapelketa motza.

Dinosaurio zaharra,
bertsotan onena.
Emango duzu egurra,
zara txapelduna.

Beñat Gaztelumendi

Aupa Beñat handia,
Zurekin gaude gu.
Baietz finala izan
Zuretzako zeru!.

Beñat zurekin gaude,
Segitu aurrera!.
Barre polita duzu,
Sarritan atera.

Beñat irabaziko
Duzu zuk finala,
Ta irabazten baduzu
Ekarri txapela.

Gora Gaztelumendi,
Irabazlea zu
Izango zara beti
Indarra baduzu.

Xabier Paia

Aupa Xabier Paya
zu zara handiena,
pianoarekin sarri
ere hoberena.

Benga Xabier Paia,
finalaurrekora
iritsiko zara ta
joango zara gora.

Zure bertsoa dugu
beti hoberena,
zu bai zara kantuan
guaitorik onena.

Gora Xabier Paya,
ea sartzen zaren!.
Denok zurekin gaude,
oihu egin ozen!.

Urdaneta ikastetxeko Talde Gorria (Ordizia)

Ordiziarrek Beasaindarrari ( Doinua: Markosek egin eban)

Gu gorri taldekoak
gera hogeita bi
azak nahiko lioke
bareari segi
igandean zu izan
puntuen biltegi
suerte Belodromoan
Aitor Sarriegi.

Lazkaoko San Benito ikastolako 5-D gelakoak

MAIALEN LUJANBIO
DOINUA: Markoxek egin eban

Maialen Lujanbio
zure fansak gera
behin ia heldu zinen
txapela jaztera
orain dela lau urte
hirugarrenera
aurten lehenengo
geratuko zera.

UXUE ALBERDIRI
DOINUA: Haizeak bidali du

Uxue bertsolari
plazarikan plaza
aurten emango dezu
sekulako urratsa
zuk esan zenuen behin
hau dela jolasa
suerte Donostian ta
finalera pasa.

BEÑAT GAZTELUMENDIRI
DOINUA: Minberatu zaizkigu

Bertsotako liderra
izan zera aurten
bertsotan ona eta
ze gaztea zaren!
Antzar hauen ahotsa
entzun zazu arren:
finalen egotea
merezi zenuen.

ZIZURKILGO OTAÑO IKASTETXEA (5. MAILA)

ANDONI EGAÑARI:
Doinua: Markosek egin eban
Motiboa: Astelehenean gure eskolara dator Euskararen Astearen barruan.

Andoni etortzeak
ze ilusioa!
Guk ere badaukagu
bertso afizioa
nahiz txapela jazteko
duzun desioa
noiz hartu behar dezu
jubilazioa?

Adarra jo dizugu
Andoni gogotik
baina zu ere ondo
zabiltz umoretik
finalean zorte on
guztion partetik
mila esker Andoni
etortzeagatik.

LAZKAOKO BERTSO ESKOLAKO IKASLEAK

SAROI JAUREGIRI
DOINUA:MINBERATU ZAIZKIGU

Saroi Zaldibikoa
ez zera motela
gaiak ondo ipini
akabo bestela
14.000 lagun
nolako pastela
BEC bete bedi zure
sabela bezela.

MAIALEN LUJANBIORI

Gure faboritoa
zu zeu zera eta
errez pasatu dezu
bi saioko meta
finala irabazita
lortu mila pezta
bidaia bat iteko
prestatu maleta.

Hirukide ikastetxeko bertso eskolako ikasleen bertsoak

Ignacio Arinek Andoni Egañari
Doinua: Ama begira zazu

Aupa Andoni Egaña
zu zera hobena
zuk irabazi dezu
txapelik gehiena.

Irabazi ezkero
bosgarren txapela
puritoak erretzen
lasai zaitezela.

Ignacio Arinek Maialen Lujanbiori
Doinua: Ama begira zazu

Hirugarren izan zan
oain dela lau urte
aurtengo txapelketan
animo ta suerte.

Neska bakarra zera
hoi den hoi suertea
mutil guapo hoiekin
ondon egotea.

Julen Garcia, Unai Fernandez eta Antxon Armendarizek Andoni Egañari
Doinua: Etxeko andrea da nere ama

Andoni Egaña hemen daukagu
gure bertso finalista
denok nahi dugu irabaztea
Andoni Egaña artista!
Andoni Egaña hemen daukagu
Andoni Egaña artista!

Bertsolari hau oso ona baita
gure munduko hobena
erriman ere oso azkarra
eta bertsotan lehena
bertsolari hau oso ona baita
eta bertsotan lehena.

BILBOKO URRETXINDORRA IKASTOLAKO 6. MAILAKOAK.

Unai gure laguna.

Unaik irabaziko
du aurtengo txapela,
denok dakigu eta
hoberena dela.

Unai txapelduna ta
hoberena zara,
atera dakizuna
eta ez ikara.

Unai Iturriaga
hoberena zara,
finala irabazi
gurekin batera.

Maialen txapeldun.

Kaixo gure Maialen,
hoberena zara.
Finala irabazi,
ez izan ikara.

Aupa Maialen, gora!.
Zu zara hoberena.
Hogeita hamahiru urte
bertsotan zuzena.

Maialen Lujanbio
gure txapelduna,
bertsotan hoberena
hernaniar laguna.

Jon Maia aurrera.

Gure Super Jon Maiak
irabaziko du,
bera onena baita
eta ezin du galdu.

Jon Maia zu zaitugu
mutiko motorra,
zurea da aurtengo
txapeltxo jatorra.

Jon Maia da onena
eta trebeena,
laster izango zara
bertsotan lehena.

Bota pinue Andoni.

Aupa Andoni Egaña,
benga irabaztera!.
Zurekin gaude eta
baduzu aukera.

Bota piñue Andoni,
bertsolari onena,
irabaziko duzu
txapel handiena.

Gure Andonik ez du
ilerik buruan,
baina ideia asko
ditu hor barruan.

Andoni egina zara
orain gure errege,
eta txapelketetan
beti irabazle.

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037,5
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa